Zer da Marea Granate?

Marea Granate espainiar jatorriko emigranteok sortutako ekimen trans-nazional, ez-alderdikoia eta feminista da. Krisi ekonomikoa eragin duten arrazoi eta eragileen aurka borrokatzea du helburu nagusi, honek behartu baitgaitu emigratzera.

Gure kolektiboa azken urteotan Espainian agertutako gizarte mugimenduekin elkarlanean aritzeko borondatez jaio da. Izan ere, hauen luzapena da herrialdetik kanpo. Gure marea granate kolorekoa da, pasaporteak bezalaxe, emigrazio behartuaren ikur.

Zeren alde ari gara borrokan?

Gure egungo egoera Espainian garaturiko politika ekonomiko eta sozial bidegabeen ondorio da. Eskrupulurik gabeko sistemaren ustelkeriak gure lekua ostu digu, eta indarrean dagoen demokrazia hutsalak gure ahotsa isildu.

Diruzalekeriak gaiztotutako gutxiengo batek bere mesedetan hartzen ditu guri dagozkigun erabakiak. Troikaren jarduera (EB, EBZ eta NDF) eta ‘erregututako botoa’ indarrez gaitzesten ditugu.

Dei egiten dugu indarrean dagoen sistema ekonomikoaren ondorio suntsikorrak aztertu eta salatzera: batetik, gure jaioterria, familia eta lagunak uztera eraman gaituzten arrazoiak identifikatuz; bestetik, emigranteok bizi ditugun bizi baldintza latzak agerian utziz.

Ohartun gara geurea ez dela bere baitako borroka, Espainiatik bota gaituzten arrazoiak beste lurretan ere badirela. Horregatik, funtsezkoa da bizi garen herrialdeetako gizarte eragileekin harremana sustatzea. Bestalde, gure inguruko beste emigrante kolektiboekin elkarlanean, iritsi berriak direnei laguntzeko sareak sortzen ari gara. Marea Granatek gauzak aldatzeko nahi konpartitua gorpuzten du.

Nola antolatu gara?

Ekimen horizontala garenez gero batzar irekiak egiten ditugu aldian behin, bai aurrez aurrekoak eta baita birtualak ere, tokian tokikoak batzuetan eta globalak bestetan. Partehartze forma berriak, auto-antolakuntza eta mugaz gaindiko eskubideen defentsa ditugu oinarri. Horretarako, nazioarteko elkarlan sarea sortzen ari gara, beste ekimen batzuekin bat eginez etorkizun justu eta egonkorragoaren alde.

Gure ekintzek ezaugarri dituzte indarkeria-eza, elkarrekiko errespetua, auto-antolakuntza, elkartasuna eta guztion onerako izatea.

Nola har dezaket parte?

Guztiok egin ditzakegu ekarpen baliagarriak. Emigratu behar izan baduzu, batu zaitez zeuden tokiko Marea Granate taldera. Zure inguruan oraindik halakorik ez badago, talde berri bat sortzera animatzen zaitugu.

Jar zaitez harremanetan Koordinazio taldearekin eta nola aritzen garen azalduko dizugu.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *